Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 14:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.

17. Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin

18. eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen:—Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek.

19. Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren:—Nik ote?

Irakurri kapitulu osoa Markos 14