Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 14:11-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten. Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.

12. Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi:—Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?

13. Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez:—Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari,

14. eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».

15. Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak.

16. Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.

17. Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin

18. eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen:—Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek.

19. Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren:—Nik ote?

20. Jesusek erantzun:—Hamabiotako batek, nirekin plater beretik jaten ari denak.

21. Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!

22. Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da».

Irakurri kapitulu osoa Markos 14