Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 10:40-52 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

40. baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.

41. Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren.

42. Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.

43. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.

44. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi.

45. Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

46. Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita.

47. Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:—Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!

48. Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:—Daviden Semea, erruki zakizkit!

49. Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:—Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.

50. Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen.

51. Jesusek galdegin zion:—Zer nahi duzu niregandik?Itsuak erantzun:—Berriro ikustea, Jauna.

52. Jesusek esan zion:—Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.

Irakurri kapitulu osoa Markos 10