Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 8:50-56 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

50. Baina Jesusek, hori entzunik, esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi, eta salbatuko da».

51. Etxera iritsi zirenean, ez zion inori ere utzi berarekin sartzen, Pedro, Joan eta Santiagori eta neskatilaren gurasoei izan ezik.

52. Denak negarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik. Jesusek esan zien: «Ez egin negarrik; ez dago hilda, lo dago».

53. Haiek barre egiten zioten, bai baitzekiten hilda zegoela.

54. Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: «Neskatila, jaiki zaitez».

55. Neskatilari arnasa etorri zitzaion eta bat-batean zutitu zen, eta hari jaten emateko agindu zien Jesusek.

56. Gurasoak harri eta zur gelditu ziren. Jesusek gertatua inori ez esateko agindu zien.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 8