Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 8:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Lur oneko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua bihotz on eta zabalez entzunik, barruan gorde eta iraupenez fruitu ematen dutenak.

16. «Inork ez du kriseilua piztu eta ontzipean gordetzen edo ohepean ipintzen, baizik eta argimutilaren gainean ipintzen du, sartzen direnek argia ikus dezaten.

17. Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere jakingo eta argitaratuko ez denik.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 8