Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:9-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: «Egia esan, Israelen bertan ere ez dut aurkitu horrelako sinestedunik».

10. Mandatariek, etxera itzultzean, sendatua aurkitu zuten morroia.

11. Ondoren, Nain izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela.

12. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin.

13. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik».

14. Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!»

15. Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7