Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri.

18. Kontatu zioten hau guztia Joani bere ikasleek, eta hark, ikasleetariko biri deiturik,

19. Jaunarengana bidali zituen galdetzera: «Zu al zara “Etortzekoa”, ala besteren baten zain egon behar dugu?»

20. Joan ziren, bada, haiek Jesusengana eta esan zioten:—Joan Bataiatzaileak bidali gaitu zuri galdetzera: «Zu al zara “Etortzekoa” ala besteren baten zain egon behar dugu?»

21. Une hartan, gaitz, eritasun eta espiritu gaiztoak zeuzkan jende asko sendatu zuen Jesusek, eta itsu askori ikusmena itzuli zien.

22. Ondoren, mandatariei erantzun zien:—Zoazte eta esan Joani ikusi eta entzun duzuena: itsuek ikusi egiten dute, herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berri ona ematen zaie.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7