Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Mandatariek, etxera itzultzean, sendatua aurkitu zuten morroia.

11. Ondoren, Nain izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela.

12. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin.

13. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7