Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen.

2. Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian.

3. Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz.

4. Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea,

5. maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere».

6. Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko.

7. Horregatik, ez naiz ausartu neu zuregana joaten; aski duzu hitz bat esatea nire morroia sendatzeko.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7