Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 5:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: «Zergatik dituzue horrelako gogoetak zeuen baitan?

23. Zer da errazago: “Barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “Jaiki eta zabiltza” esatea?

24. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena».Eta esan zion elbarriari:—Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.

25. Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 5