Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 3:18-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berri ona herriari.

19. Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion Herodes agintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu izana eta gainerako gaiztakeria guztiak.

20. Horregatik, Herodesek, aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.

21. Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu

22. eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin».

23. Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena,

24. hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Joserena,

25. hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena,

26. hau Maatena, hau Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena,

27. hau Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau Nerirena,

28. hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau Elmadamena, hau Errena,

29. hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau Jorimena, hau Matatena, hau Lebirena,

30. hau Simeonena, hau Judarena, hau Joserena, hau Jonamena, hau Eliakimena,

31. hau Melearena, hau Menarena, hau Matatarena, hau Natanena, hau Davidena,

32. hau Jeserena, hau Jobedena, hau Boozena, hau Salarena, hau Naasonena,

33. hau Aminadabena, hau Adminena, hau Arnirena, hau Esromena, hau Faresena, hau Judarena,

34. hau Jakobena, hau Isaakena, hau Abrahamena, hau Tararena, hau Nahorrena,

Irakurri kapitulu osoa Lukas 3