Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari;

2. Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan.

3. Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako.

4. Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 3