Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela:

7. alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela».

8. Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez,

9. eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei.

10. Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24