Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 20:43-47 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

43. zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.

44. «Beraz, Davidek Jauna deitzen dio; orduan, nola izan dezake ondorengo?»

45. Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien:

46. «Kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak beraiei agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak;

47. eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz, emakume alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 20