Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.

8. Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.

9. Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren,

10. eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere:

11. Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2