Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 19:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan.

2. Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa.

3. Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.

4. Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.

5. Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 19