Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 15:23-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua;

24. zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten.

25. «Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen.

26. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion.

27. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”.

28. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion.

29. Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko;

30. eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”.

31. Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu!

Irakurri kapitulu osoa Lukas 15