Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:13-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?»

14. Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen.

15. Alabaina, batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».

16. Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten.

17. Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko.

18. Hain zuzen, Satanas ere bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditudala baitiozue zuek.

19. Baina nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile.

20. Deabruak Jainkoaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.

21. «Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak.

22. Baina indartsuago batek eraso eta menderatzen badu, segurantza ematen zioten armak kendu eta hari harrapatutako gauzak banatu egingo ditu.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11