Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:64-80 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

64. Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen.

65. Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.

66. Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?» Zeren Jauna lagun baitzuen.

67. Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:

68. «Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,bere herriarengana etorrieta askatu duena!

69. Salbatzaile indartsua sortu digubere zerbitzari Davidenondorengoen artean.

70. Hala hitzemana zuen antzinatikbere profeta santuen ahoz:

71. salbatuko gintuelagure etsaien menpetik,gorroto gaituzten guztien eskutik;

72. horrela agertu dugure gurasoenganako errukiaeta oroitu da bere itun santuaz,

73. gure arbaso Abrahamiegindako zin-hitzaz:berak emango zigula,

74. etsaien menpetik libraturik,beldur gabe bera zerbitzatzea,

75. santutasun eta justiziaz,beraren aurreangeure bizitza guztian.

76. Eta zuri, haurtxo horri,Goi-goikoaren profetadeituko dizute,Jaunaren aurretik joango baitzarahari bidea prestatuz,

77. haren herriari salbamena,bekatuen barkamena iragarriz.

78. Gure Jainkoarenbarru errukitsuari esker,goiz-argia agertuko zaiguzeru goitik,

79. ilunperik beltzenean daudeneiargi egitera,gure pausoakbake-bidetik zuzentzera».

80. Haurra gorputzez haziz eta espirituz sendotuz zihoan; basamortuan bizi izan zen, Israel herriaren aurrean agertu beharreko eguna arte.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1