Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen ondorengoa zen.

6. Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren.

7. Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak.

8. Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen.

9. Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko.

10. Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean.

11. Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1