Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:41-47 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet,

42. eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua!

43. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?

44. Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean.

45. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»

46. Orduan, Mariak esan zuen:

47. «Jaunaren handitasunadut goresten,pozaren pozez daukat barrena,Jainkoa baitut salbatzaile.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1