Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:28-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:—Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.

29. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.

30. Aingeruak esan zion:—Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.

31. Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena.

32. Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1