Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia idazteari,

2. hasieran begizko testigu eta gero berri onaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera.

3. Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren,

4. jaso dituzun irakaspenak zein finkatuak dauden ikus dezazun.

5. Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen ondorengoa zen.

6. Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren.

7. Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak.

8. Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen.

9. Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko.

10. Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean.

11. Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik.

12. Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1