Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 3:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria.

2. Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan,

3. hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea.

4. Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.

5. Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.

6. Honelako gauzek pizten dute Jainkoaren haserrea errebeldeen gain.

7. Zuek ere, garai batean, ibiliak zarete horrela, halakoetan bizi zinetenean.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 3