Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 9:24-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Agintariek itsu izandakoari bigarren aldiz dei egin eta esan zioten:—Aitortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon hori bekatari dela.

25. Hark erantzun zien:—Ez dakit bekatari den ala ez. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsu nintzela eta orain ikusi egiten dudala.

26. Haiek, berriro:—Zer egin dizu? Nola ireki dizkizu begiak?

27. Eta hark erantzun:—Esan dizuet, eta ez didazue jaramonik egin. Zergatik nahi duzue berriro entzun? Zuek ere haren ikasle izan nahi duzue, ala?

Irakurri kapitulu osoa Joan 9