Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 8:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Jesusek zutitu eta esan zion:—Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?

11. Hark erantzun:—Inork ere ez, Jauna.Orduan, Jesusek:—Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)

12. Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro:—Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.

13. Orduan, fariseuek esan zioten:—Zuk zeure buruaren alde egiten duzu testigantza; beraz, zure testigantzak ez du balio.

Irakurri kapitulu osoa Joan 8