Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21

Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jesusen senideek sinetsi ez

1. Jesus Galilean zebilen. Ez zuen Judean azaldu nahi, judu-agintariak bera hil nahian baitzebiltzan.

2. Etxola Jaia, juduen jaietariko bat, hurbil zelarik,

3. senideek esan zioten Jesusi:—Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten.

4. Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten. Honelako gauzak egiten dituzunez gero, egin itzazu mundu guztiak ikusteko moduan.

5. Haren senideek ere ez zuten, hain zuzen, berarengan sinesten.

6. Jesusek esan zien:—Nire garaia ez da oraino iritsi; zuentzat, aldiz, edozein garai da ona.

7. Munduak ez du zuek gorrotatzeko arrazoirik; niri, ordea, bai, gorroto dit, argi azaltzen baitut haren egintzak gaiztoak direla.

8. Joan zuek jaietara; ni ez noa, nire garaia ez baita oraindik bete.

9. Hori esan eta Galilean gelditu zen Jesus.

10. Baina haren senideak jaietara joan ondoren, bera ere joan egin zen; ez, ordea, agerian, erdi ezkutuan baizik.

Jaietan Jesusek Jerusalemen irakatsi

11. Judu-agintariak Jesusen bila zebiltzan jaietan, esanez: «Non ote da hori?»

12. Eta jendea txutxu-mutxuka ari zen hartaz; batzuek zioten: «Gizon ona da». Beste batzuek, ordea: «Ez, herria engainatzen ari da».

13. Halere, inor ez zen hartaz agerian mintzatzera ausartzen, agintarien beldurrez.

14. Jaien erdialdera, tenpluan azaldu zen Jesus, eta irakasten hasi zen.

15. Agintariek, harrituta, zioten:—Nondik da hau hain ikasia, eskolan ibili gabe?

16. Jesusek ihardetsi zien:—Nire irakaspena ez dut neurea, bidali nauenarena baizik.

17. Jainkoaren nahia egiteko prest dagoenak jakingo du irakaspen hau Jainkoarengandikoa den ala neure kabuz mintzo naizen.

18. Bere kabuz mintzo dena bere buruaren ohore bila ibili ohi da; baina bidali duenarentzat ohore bila dabilena fidagarria da, eta ez du faltsukeriarik.

19. Ez al zizuen Moisesek legea eman? Halere, zuetariko inork ez du betetzen legea. Zergatik zabiltzate ni hil nahian?

20. Jendeak erantzun zion:—Burutik zaude! Nor dabil zu hil nahian?

21. Jesusek erantzun zien:—Harriturik zaudete larunbatez egin dudanarengatik.

22. Baina pentsa: Moisesek erdainkuntzaren legea ezarri zizuen (egia esan, ohitura hau ez zen Moisesekin hasi, arbasoekin baino), eta larunbatez ere erdaindu ohi duzue gizona.

23. Horrela bada, Moisesen legea ez haustearren, erdainkuntza larunbatez ere egiten bazaio gizonari, zergatik haserretzen zarete nirekin, larunbatez gizon baten gorputz osoa sendatu dudalako?

24. Ez epaitu itxuren arabera, zuzentasunez baizik.

Jesusen jatorriaz eztabaida

25. Orduan, Jerusalemen bizi ziren batzuk galdezka hasi ziren: «Ez al da hau hil nahi dutena?

26. Ba, agerian ari da hizketan, eta ez diote ezer esaten. Benetan onartu ote dute buruzagiek berau Mesias dela?

27. Mesias etorriko denean, ez du inork jakingo nongoa den; hau, ordea, badakigu nongoa den».

28. Jesusek, orduan, tenpluan irakasten ari zelarik, esan zuen oihu eginez: «Ni ezagutzen nauzue, eta badakizue nongoa naizen; baina ni ez naiz neurez etorri, baizik eta fidagarria denak bidali nau, eta zuek ez duzue hura ezagutzen.

29. Nik, bai, ezagutzen dut, harengandik bainator, eta berak bidalia naiz».

30. Orduan, atxilotu egin nahi izan zuten; baina ez zion inork eskurik ezarri, ez baitzen artean haren ordua.

31. Askok sinetsi zuten harengan, eta honela zioten: «Mesias etorriko denean, honek baino mirarizko seinale gehiago egingo ote du?»

32. Fariseuek entzun zuten jendea hartaz esaten ari zena eta, apaizburuekin elkar harturik, guardiak bidali zituzten atxilot zezaten.

33. Orduan, Jesusek esan zuen: «Oraindik alditxo batez egongo naiz zuekin, eta gero bidali nauenarengana joango.

34. Orduan, nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan».

35. Judu-agintariek ziotsaten elkarri: «Nora joango da hau, guk bera ezin aurkitu ahal izateko? Jentilen artean sakabanaturiko judu-elkarteetara joan nahi ote du, jentilei irakastera?

36. Zergatik esaten ote du “Nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan”?»

Jesus eta Espiritua

37. Jaietako azken egunean, nagusienean, Jesusek zutik jarri eta oihu egin zuen, esanez: «Egarri dena betor niregana, eta edan beza

38. niregan sinesten duenak. Liburu Santuek dioten bezala, ur biziko errekak jarioko zaizkio barru-barrutik».

39. Harengan sinetsiko zutenek hartuko zuten Espirituaz esan zuen hori; izan ere, ez zen artean Espiriturik, Jesusen jainkozko aintza ez zelako oraindik azaldu.

Iritzi desberdinak Jesusi buruz

40. Jesusen hitzok entzutean, batzuek zioten: «Benetan hauxe da itxaron dugun profeta».

41. Beste batzuek esaten zuten: «Hauxe da Mesias». Baina beste zenbait kontra atera zen: «Galileatik etor ote daiteke Mesias?

42. Ez al diote, bada, Liburu Santuek Daviden hazitik eta haren herrixka Belendik etorriko dela?»

43. Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz.

44. Batzuek atxilotu egin nahi zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri.

45. Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren. Hauek galdetu zieten:—Zergatik ez duzue ekarri?

46. Guardiek erantzun zieten:—Ez du sekula inork horrek bezala hitz egin.

47. Orduan, fariseuek:—Zuek ere engainatu al zaituzte?

48. Sinetsi ote du harengan buruzagi edo fariseuetakoren batek ere?

49. Baina legea ezagutzen ez duen jendaila hau madarikatua dago.

50. Nikodemok, fariseuetako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien:

51. —Zilegi ote dugu geure legearen arabera inor gaitzestea, aldez aurretik berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?

52. Besteek erantzun zioten:—Zu ere galilearra ote zaitugu? Aztertu Liburu Santuak, eta ikusiko duzu Galileatik ez dela inoiz profetarik sortu.

Emakume adulteriogileaEmakume adulteriogilea: Pasarte hau ez da jatorriz laugarren ebanjeliokoa. Eskuizkribu hoberen eta zaharrenek ez dakarte; beste batzuek ebanjelioaren bukaeran edota beste testuinguru batean ezartzen dute. Pasartearen idazkera sinopti

53. (Ondoren, nor bere etxera joan zen.