Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:66-71 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

66. Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili.

67. Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei:—Zuek ere alde egin nahi al duzue?

68. Erantzun zion Simon Pedrok:—Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek.

69. Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua.

70. Jesusek ihardetsi zien:—Ez al zaituztet neuk aukeratu Hamabiok? Halere, zuetariko bat deabru da.

71. Simon Iskarioteren seme Judasez ari zen; hau baitzen, Hamabietako bat izan arren, Jesus salduko zuena.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6