Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:6-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen.

7. Felipek erantzun zion:—Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.

8. Haren ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion:

9. —Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?

10. Jesusek jendea eserarazteko agindu zien ikasleei. Belar asko zegoen leku hartan, eta eseri egin ziren denak. Bost milaren bat gizonezko ziren.

11. Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, banatu egin zituen eserita zeudenen artean; berdin arrainak ere, nahi adina.

12. Eta ase zirenean, esan zien Jesusek ikasleei: «Bil itzazue hondarrak, ezer gal ez dadin».

13. Bildu zituzten, bada, eta bost garagar-ogietatik jan zutenei gelditu zitzaizkien hondarrez hamabi saski bete zituzten.

14. Jendeak, orduan, Jesusen mirarizko seinale hura ikusirik, honela zioen: «Hauxe da egiaz mundura etortzekoa zen profeta».

15. Jesusek, ordea, errege egiteko indarrez eraman nahi zutela ikusirik, mendira alde egin zuen berriro berak bakarrik.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6