Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:51-56 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

51. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».

52. Hitz hauek eztabaida gogorra sortu zuten entzuleen artean. Honela zioten:—Nola eman diezaguke honek bere gorputza jaten?

53. Jesusek esan zien:—Bene-benetan diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan.

54. Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.

55. Zeren nire gorputza benetako janari baita, eta nire odola benetako edari.

56. Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duena nirekin bat eginda dago, eta ni berarekin.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6