Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:50-62 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

50. Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko.

51. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».

52. Hitz hauek eztabaida gogorra sortu zuten entzuleen artean. Honela zioten:—Nola eman diezaguke honek bere gorputza jaten?

53. Jesusek esan zien:—Bene-benetan diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan.

54. Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.

55. Zeren nire gorputza benetako janari baita, eta nire odola benetako edari.

56. Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duena nirekin bat eginda dago, eta ni berarekin.

57. Bizia duen Aitak bidali ninduen eta hari esker dut nik bizia; halaxe, ni jaten nauenak ere niri esker izango du bizia.

58. Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du.

59. Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek.

60. Jesusen hitzok entzutean, haren ikasleetariko askok esan zuen: «Onargaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?»

61. Jesusek, ikasleak marmarka ari zirela oharturik, esan zien: «Honek eragozten al dizue sinestea?

62. Bada, Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen ikusiko bazenute, zer gertatuko ote?

Irakurri kapitulu osoa Joan 6