Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:40-54 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

40. Hauxe da nire Aitak nahi duena: Semea ikus eta harengan sinets dezanak betiko bizia izan dezala; eta neuk piztuko dut azken egunean.

41. Orduan, marmarka hasi ziren entzuleak, «Neu naiz zerutik jaitsiriko ogia» esan zuelako,

42. eta zioten:—Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela?

43. Jesusek ihardetsi zien:—Ez ari marmarka zeuen artean.

44. Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean.

45. Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da.

46. Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita.

47. «Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du.

48. Neu naiz bizia ematen duen ogia.

49. Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren.

50. Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko.

51. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».

52. Hitz hauek eztabaida gogorra sortu zuten entzuleen artean. Honela zioten:—Nola eman diezaguke honek bere gorputza jaten?

53. Jesusek esan zien:—Bene-benetan diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan.

54. Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6