Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Jesus mendira igo eta han eseri zen bere ikasleekin.

4. Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia.

5. Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi:—Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?

6. Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen.

7. Felipek erantzun zion:—Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.

8. Haren ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion:

9. —Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?

Irakurri kapitulu osoa Joan 6