Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:28-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Orduan, galdetu zioten:—Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko?

29. Jesusek erantzun zien:—Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.

30. Galdetu zioten, orduan:—Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu?

31. Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten.

32. Jesusek erantzun zien:—Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia.

33. Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.

34. Orduan, eskatu zioten:—Jauna, emaguzu beti ogi horretatik.

35. Jesusek erantzun zien:—Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.

36. Zuek, ordea, lehen ere esan dizuet, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren.

37. Aitak niri ematen dizkidan guztiak niregana hurbilduko dira eta niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako,

38. ez bainaiz zerutik jaitsi neure nahia egitera, bidali nauenaren nahia egitera baizik.

39. Eta hauxe da bidali nauenaren nahia: berak eman dizkidan guztietatik, ez dezadala bat ere gal, baizik eta piztu ditzadala azken egunean.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6