Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:26-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Jesusek erantzun zien:—Bene-benetan diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ikusi dituzuen mirarizko seinaleengatik, ogia asetzeraino jan duzuelako baizik.

27. Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari egin duenak.

28. Orduan, galdetu zioten:—Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko?

29. Jesusek erantzun zien:—Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.

30. Galdetu zioten, orduan:—Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu?

31. Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten.

32. Jesusek erantzun zien:—Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia.

33. Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.

34. Orduan, eskatu zioten:—Jauna, emaguzu beti ogi horretatik.

35. Jesusek erantzun zien:—Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6