Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Handik aldi batera, Galilea edo Tiberiades aintziraz beste aldera joan zen Jesus.

2. Eta jendetza handia zihoakion atzetik, gaixoak sendatuz egiten zituen mirarizko seinaleak ikusten baitzituzten.

3. Jesus mendira igo eta han eseri zen bere ikasleekin.

4. Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia.

5. Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi:—Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?

6. Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen.

7. Felipek erantzun zion:—Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.

Irakurri kapitulu osoa Joan 6