Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 5:3-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Aterpeetan gaixo asko egon ohi zen, lurrean etzanda: itsu, herren eta elbarriak. (

3b-4. ).

5. Bazen han gizon bat, hogeita hemezortzi urtez gaixo zegoena.

6. Jesusek, han etzanda ikusi eta gisa hartan denbora luzea zeramala jakinik, esan zion:—Nahi duzu sendatu?

7. Gaixoak erantzun zion:—Jauna, ez dut inor ura mugitzean uraskara botako nauenik; ni iritsi orduko besteren batek aurrea hartzen dit.

8. Jesusek esan zion:—Jaiki, hartu ohatila eta ibili.

9. Une berean sendaturik gertatu zen gizona, ohatila hartu eta ibiltzen hasi zen.Egun hura larunbata zen, atseden-eguna.

10. Judu-agintariek, orduan, esan zioten sendatuari:—Larunbata da; ez duzu zilegi ohatila garraiatzea.

11. Hark erantzun zien:—Sendatu nauenak berak esan dit: «Hartu ohatila eta ibili».

12. Haiek galdetu zioten:—Nor da ohatila hartu eta ibiltzeko esan dizun hori?

13. Baina sendatuak ez zekien nor zen, Jesus ezkutatu egin baitzen inguruan zegoen jendetza artean.

Irakurri kapitulu osoa Joan 5