Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 5:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Handik aldi batera, juduen jai bat ospatzen zen, eta Jesus Jerusalemera itzuli zen.

2. Bada Jerusalemen, Ardien atea delakoaren ondoan, uraska bat, bost aterpe dituena. Hebreeraz Betzata. deitzen diote.

3. Aterpeetan gaixo asko egon ohi zen, lurrean etzanda: itsu, herren eta elbarriak. (

3b-4. ).

5. Bazen han gizon bat, hogeita hemezortzi urtez gaixo zegoena.

6. Jesusek, han etzanda ikusi eta gisa hartan denbora luzea zeramala jakinik, esan zion:—Nahi duzu sendatu?

7. Gaixoak erantzun zion:—Jauna, ez dut inor ura mugitzean uraskara botako nauenik; ni iritsi orduko besteren batek aurrea hartzen dit.

8. Jesusek esan zion:—Jaiki, hartu ohatila eta ibili.

9. Une berean sendaturik gertatu zen gizona, ohatila hartu eta ibiltzen hasi zen.Egun hura larunbata zen, atseden-eguna.

Irakurri kapitulu osoa Joan 5