Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 4:50-54 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

50. Jesusek esan zion:—Zoaz etxera, semea onik duzu eta.Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.

51. Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.

52. Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien. Eta haiek erantzun:—Atzo eguerdiko ordu batean alde egin zion sukarrak.

53. Ohartu zen aita ordu hartan esan ziola Jesusek: «Onik duzu semea», eta sinetsi egin zuten Jesusengan berak eta etxeko guztiek.

54. Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.

Irakurri kapitulu osoa Joan 4