Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 3:21-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da, beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin».

22. Geroago, Jesus Judea aldera joan zen bere ikasleekin, eta han egon ziren aldi batez, bataiatzen.

23. Joan ere bataiatzen ari zen Enon-en, Salim ondoan, ur asko baitzen han. Eta jendea bataiatzera etortzen zitzaion.

24. Garai hartan Joan ez zegoen oraindik preso.

25. Joanen ikasleen eta judu baten artean eztabaida sortu zen garbikuntza-ohikuneez.

Irakurri kapitulu osoa Joan 3