Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 21:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hortan, Simon Pedrok esan zien:—Arrantzura noa.Besteek erantzun zioten:—Zurekin goaz gu ere.Irten eta ontziratu egin ziren. Baina gau hartan ez zuten ezer harrapatu.

4. Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela.

5. Jesusek esan zien:—Mutilok, baduzue jatekorik?Haiek erantzun:—Ez.

6. Jesusek esan zien:—Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue.Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.

7. Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto egin zuen uretara.

8. Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea arrainekin tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.

9. Lehorreratzean, su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia.

10. Jesusek esan zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».

Irakurri kapitulu osoa Joan 21