Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Berriro galdegin zien Jesusek:—Noren bila zatozte?Haiek erantzun:—Jesus Nazaretarraren bila.

8. Eta Jesusek:—Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.

9. Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu».

10. Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena.

Irakurri kapitulu osoa Joan 18