Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:19-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi.

20. Jesusek erantzun zion:—Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan.

21. Zer dela-eta galdeketa hau niri? Galdetu nire entzuleei eta emango dizute esan dudanaren berri.

22. Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan:—Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari?

23. Jesusek erantzun zion:—Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu?

24. Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.

25. Bitartean, Simon Pedro sutondoan zegoen berotzen, eta galdetu zioten:—Ez al haiz hi ere horren ikasleetakoa?Hark ukatu egin zuen, esanez:—Ez, ez nauk.

Irakurri kapitulu osoa Joan 18