Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Simon Pedro eta beste ikasle bat Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora;

16. Pedro, ordea, kanpoan gelditu zen, ate ondoan. Atera zen, orduan, apaiz nagusiaren ezaguna zen ikaslea eta, atezainari hitz egin ondoren, Pedro sarrarazi zuen.

17. Atezain zegoen neskameak esan zion Pedrori:—Ez al haiz hi ere gizon horren ikasleetakoa?Pedrok erantzun:—Ez, ez naun.

Irakurri kapitulu osoa Joan 18