Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 17:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu ondoren, Jesusek begiak zerurantz jaso eta esan zuen: «Aita, heldu da ordua. Azal ezazu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza azal dezan.

2. Gizon-emakume guztien gain aginpidea eman diozunez gero, berak betiko bizia eman diezaiela zuk berari emandakoei.

3. Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean.

4. «Nik zure aintza azaldu dut munduan, zuk eman zenidan egitekoa betez.

Irakurri kapitulu osoa Joan 17