Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.

8. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zeuekin».

9. Juduetariko askok jakin zuten Jesus Betanian zegoela, eta bertara joan ziren, ez Jesusengatik bakarrik, baita hildakoen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere.

10. Apaizburuek, orduan, Lazaro ere hiltzea erabaki zuten,

11. berau zela eta, herritar askok alde egiten baitzien eta Jesusengan sinesten.

Irakurri kapitulu osoa Joan 12