Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Orduan, fariseuek zioten beren artean: «Argi dago ez dugula ezer ere aurreratzen; begira nola doakion jende guztia atzetik».

20. Jaietan Jainkoari kultu ematera joan zirenen artean baziren greziar batzuk.

21. Hauek Galileako Betsaidako Felipegana hurbildu eta eskabide hau egin zioten: «Jauna, Jesus ikusi nahi genuke».

22. Felipe Andresi esatera joan zen, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi jakinarazi zioten.

Irakurri kapitulu osoa Joan 12