15. eta pozten naiz han ez izanaz, zeuen onerako izango baita, horrela sinets dezazuen. Goazen, bada, haren etxera.
16. Orduan, Tomasek, Bikia zeritzanak, bere ikaskideei esan zien: «Goazen gu ere, berarekin hiltzera».
17. Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian.
18. Betania Jerusalemdik hurbil dago, hiru kilometrora edo;
19. eta judu asko etorri zen Maria eta Martarengana, nebarengatik doluminak ematera.
20. Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen.
21. Martak esan zion Jesusi:—Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko.
22. Baina, halere, badakit eska diezaiozun guztia emango dizula Jainkoak.
23. Jesusek erantzun zion:—Piztuko da zure neba.
24. Eta Martak:—Badakit, bai, piztuko dela azken egunean, hildakoen piztuerakoan.
25. Jesusek esan zion, orduan:—Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.