Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 1:15-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».

16. Izan ere, guztiok hartu duguharen betearen betetik,eta maitasuna maitasunaren gainhartu ere.

17. Legea Moisesen bidez eman zen;maitasuna eta egia, berriz,Jesus Mesiasen bidez.

18. Jainkoa ez du inork inoiz ikusi;Aitaren baitan dagoeneta Jainko denSeme bakarrakeman digu haren berri.

19. Judu-agintariek apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera.

20. Hark argi eta garbi aitortu zuen:—Ni ez naiz Mesias.

21. —Orduan, zer? Elias zara? —galdetu zioten.Joanek erantzun:—Ez.—Etortzekoa den profeta zara?Hark erantzun:—Ez.

22. Berriro galdetu zioten:—Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?

23. Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen:—Ni, «Prestatu bidea Jaunari» basamortuan oihuka ari denaren ahotsa naiz.

24. Talde hartako batzuk fariseuak ziren.

25. Hauek galdetu zioten:—Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen?

26. Joanek erantzun zien:—Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat,

27. nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere.

Irakurri kapitulu osoa Joan 1