Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 1:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Onartu zuten guztiei, ordea,berarengan sinesten dutenei, alegia,Jainkoaren seme-alaba izatekoahalmena eman zien.

13. Hauek ez dira giza odolekoak,ezta gizakiaren borondatezsortuak ere,Jainkoarengandik jaioak baizik.

14. Eta Hitza gizon egin zeneta gure artean jarri bizitzen.Ikusi dugu haren Jainko-aintza,Aitarengandikmaitasun eta egiaz beteadatorren Seme bakarraridagokion aintza.

15. Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean».

16. Izan ere, guztiok hartu duguharen betearen betetik,eta maitasuna maitasunaren gainhartu ere.

17. Legea Moisesen bidez eman zen;maitasuna eta egia, berriz,Jesus Mesiasen bidez.

Irakurri kapitulu osoa Joan 1